Joan eduki nagusira

Enrique Villarreal Armendáriz, 'El Drogas’ ezizenaz ezagunagoa, eta izen bereko musika taldeko burua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Liburutegira etorri da bisitan Rockoteka ezagutzeko. Gune horrek rockari eskainitako gaikako bilduma zabala du, eta ikasturte honen hasieran ireki zituen ateak Arrosadiko campusean. Rockotekak aisialdirako eta ikaskuntzarako leku bat eskaintzen du musika-genero horrek kulturan eta gizartean duen garrantzia aztertzeko. Musikariak bere errepertorioko abestiak jo ditu gitarrarekin ikasle eta langile batzuen aurrean, eta zenbait liburu eta disko eman ditu.

zoom 'El Drogas’ gitarrarekin abesti bat jotzen NUPeko Rockotekan.

'El Drogas’ gitarrarekin abesti bat jotzen NUPeko Rockotekan.

Musikariak Rockoteka bisitatu du. Gunea Ikasketa-gelan dago (beheko solairuan), eta hainbat material ditu, hala nola liburuak, aldizkari espezializatuak, ikus-entzunezko materialak eta “merchandising”-a. Raúl Sánchez Movellán Liburutegiko langileak bultzatu du ekimena, eta 'El Drogas’ abeslariari proiektua azaldu dio. Maite Atxega Zalakain, Elsa Pérez Fernández eta Ana Rosa Casimiro Iturri lankideek ere hartu dute parte ekimenean.

zoom Ezkerretik eskuinera: Joaquín Romero, Francisco Javier Arregui, Martin Larraza, 'El Drogas’ eta Liburutegiko langileak: Raúl Sánchez, Ana Rosa Casimiro, Carmen Echeverría, Ana Amigot, Maite Atxega eta Ventura Ruiz.

Ezkerretik eskuinera: Joaquín Romero, Francisco Javier Arregui, Martin Larraza, 'El Drogas’ eta Liburutegiko langileak: Raúl Sánchez, Ana Rosa Casimiro, Carmen Echeverría, Ana Amigot, Maite Atxega eta Ventura Ruiz.

Bisita konpainian

Bisita egin bitartean, musikariarekin izan dira Francisco Javier Arregui San Martín Ikerketako errektoreordea, Martin Larraza Kintana Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako errektoreordea, Joaquín Romero Roldán kudeatzailea, Carmen Echeverría Arambillet Liburutegiko zuzendaria eta Ana Amigot Zardoya zuzendariordea.  

zoom Langile eta ikasleak 'El Drogas’ musikariaren kontzertuan txaloka.

Langile eta ikasleak 'El Drogas’ musikariaren kontzertuan txaloka.

Bere errepertorioko zenbait abestirekin kontzertu inprobisatu bat eman ondoren, 'El Drogas’ autografoak sinatzen aritu da, eta NUPeko ikasle eta langileekin argazkiak atera dizkiote, hala eskatuta.