Ibaialde bigarren hezkuntzako institutuko (Burlata) eta Barañain, Sarriguren eta Zizur bigarren hezkuntzako institutuetako (izen bereko herrietan daude) Batxilergoko ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) bisitatu dute duela gutxi, erakunde horrek hurrengo ikasturterako duen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko. Zehazki, 60, 44, 42 eta 120 laguneko taldeak izan ziren, hurrenez hurren.
Ikasleei informazioa eman zieten Arrosadiko campusean Nafarroako Unibertsitate Publikoko goi mailako bi eskola teknikoek eta lau fakultateek 2025-2026 ikasturterako eskainiko dituzten 27 gradu, zortzi gradu bikoitz eta nazioarteko zazpi programei buruz.