Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Unibertsitatea Erakusteko Egunak eginen ditu: Tuteran otsailaren 1ean, eta Iruñean otsailaren 8an, 15ean eta 22an, denak larunbatarekin. NUPek 2025-2026 ikasturterako eskainiko dituen 27 graduen eta 8 gradu bikoitzen inguruko orientazio-hitzaldi espezifikoak dira. Saioak goizez eginen dira eta aldez aurretik izena eman beharra dago “online”, tokiarengatik. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat dira, bai eta haien gurasoentzat ere. Jardunaldien eduki osoa eta izena emateko estekak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko.


Cristina Bayona (ezk.) eta Imma Farran, NUPen Bigarren Hezkuntzako irakasleekin egindako hitzaldian.
Jakintza-arloen arabera antolatuta daude jardunaldiak. NUPeko titulazioei buruzko informazio-hitzaldiak emanen dira, eta bisitak eginen dira Unibertsitateak hiru campusetan dituen instalazioetara, bereziki laborategi eta lantegietara ingeniaritzen, osasunaren eta zientzien arloko graduen kasuan. Halaber, nahi dutenek aukera izanen dute Iruñeko Arrosadiko campuseko kirol-instalazioak eta Urkiak unibertsitateko egoitza ikusteko.
Informazio horri buruzko xehetasunak, bai eta Unibertsitateak ikasleei eskaintzen dizkien graduei, USPri (Unibertsitatean Sartzeko Proba) eta zerbitzu orokorrei buruzkoak ere, Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleekin NUPen Arrosadiko campusean egindako lan bilera batean zehaztu ziren (orientatzaile lanak egiten dituztenekin batez ere). NUPen izenean, Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak eta Inmaculada Farran Blanch Irakaskuntzako errektoreordeak hartu zuten parte. Urtero antolatzen da lan bilera hori, Nafarroako ikastetxeek Unibertsitatearen eskaintza akademikoaren eta berritasunen berri izan dezaten.
Unibertsitatea Erakusteko Egunak, zehatz-mehatz
Esan bezala, jardunaldiak otsailaren 1ean hasiko dira (larunbata), Tuteran. Erriberako hiriburuko campusak (Tarazonako etorbidea, z.g.) titulazio hauek ezagutu nahi dituzten pertsonak hartuko ditu: Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza (hitzaldia 10:00etan hasiko da), eta Fisioterapia, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (JFKZ) eta JFKZko eta Fisioterapiako Gradu Bikoitza (hitzaldia 11:30ean hasiko da).
Astebete geroago, otsailaren 8an, larunbatarekin, Unibertsitatea Erakusteko Eguna Iruñean eginen da. Zehazki, Osasun Zientzien Fakultatearen eraikinean (Barañáingo etorbidea, z.g.), osasun arloko hiru titulaziori buruzko informazioa emanen da bi saiotan (9:30ean eta 11:00etan): Erizaintza, Medikuntza eta Psikologia. Osasun arloko graduekin jarraituz, egun horretan bertan, 12:00etan, gradu hauei buruz hitz eginen da Arrosadiko campuseko Sario eraikinean: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (JFKZ), Fisioterapia eta JFKZko eta Fisioterapiako Gradu Bikoitza.
Orobat otsailaren 8an, larunbatarekin, 9:30ean hasiko da Arrosadiko campuseko eraikinean zientzietako saioa, honako gradu hauei buruzkoa: Bioteknologia, Zientziak, Datuen Zientzia, Datuen Zientziako eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako (EAZ) Gradu Bikoitza eta Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza. Gero, 12:00etan, Olibondoak eraikinean, nekazaritzako elikagaien arloko titulazioak aurkeztuko dira: Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradu Bikoitza.
Hurrengo Unibertsitatea Erakusteko Eguna otsailaren 15ean, larunbata, eginen da. Industria arloko graduen saioa (Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoa, Industria Teknologien Ingeniaritza, Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza eta Ingeniaritza Termikoko gradu dual berria) 10:00etan hasiko da Sario eraikinean. Leku berean, 12:00etatik aitzina, informatikako eta telekomunikazioetako arloko titulazioak aurkeztuko dira: Ingeniaritza Informatikoa, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza, Ingeniaritza Biomedikoa eta Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza.
Unibertsitatea Erakusteko Egunak otsailaren 22an, larunbata, amaituko dira Arrosadiko campusean. Lehen saioa 9:30ean hasiko da Sario eraikinean, eta Hezkuntzako graduei buruzkoa izanen da: Haur Hezkuntzako Irakasletza, Lehen Hezkuntzako Irakasletza eta Haur Hezkuntzako Irakasletzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza. 10:00etan, Ikasgelategian, esparru juridikoko titulazioak aurkeztuko dira: Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Zuzenbidea eta EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza.
Amaitzeko, bi saio eginen dira 12:00etan: Ikasgelategian, giza eta gizarte zientzien arloko graduen berri emanen da (Historia eta Ondarea, Gizarte Lana eta Soziologia Aplikatua), eta Sario eraikinean ekonomia eta enpresa arloko graduei buruz arituko dira (EAZ, Ekonomia, EAZko eta Zuzenbideko gradu bikoitza, EAZko eta Datuen Zientziako Gradu Bikoitza eta EAZko eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa).
NUPeko graduen eskaintzari buruzko informazio guztia jasotzeko, jo Unibertsitatearen webgunera.