Joan eduki nagusira

Irati Cuadrado Noáin Unibertsitateko Erizaintzako Graduko ikasleak biatloiko (iraunpen-eskia eta tiroa) lehiaketa batean parte hartuko du Universiadan. Nazioarteko unibertsitateko kirol lehiaketa bat da, eta Italiako Turin hirian eginen da urtarrilaren 13tik 23ra bitartean. Neguko Kirolen Espainiako Federazioak lehiatzeko aukeratu dituen 17 lagunen artean dagoen kirolari nafar bakarra da. 

zoom Irati Cuadrado, berak utzitako argazki batean. Argazkiaren egilea: Isabel Mallor.

Irati Cuadrado, berak utzitako argazki batean. Argazkiaren egilea: Isabel Mallor.

Irati Cuadrado Irrintzi Kirol Taldekoa da, eta bi aldiz izan da iraupen eskiko txapeldun absolutua eta udako biatloiko (patinen gaineko eskia eta tiroa) txapeldun nazional bikoitza. 2021eko Luzernako (Suitza) Universiadan parte hartzeko aukeratu zuten, baina orduan pandemia zela-eta ez zen txapelketarik egin.