Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Graduko laugarren ikasmailako hiru ikaslek, Pablo Alonso Aragónek, Alejandro Chapa Laparrak eta Mikel Fuertes Arozarenak, PilotaScore  garatu dute, euskal pilotari buruz “modu erraz eta eskuragarrian” egunean egoteko aplikazio mugikor bat”, egileen hitzetan. Proiektua Ingeniaritza Telematikoko Proiektuak irakasgairako egin da, zeina Eduardo Magaña Lizarrondo katedradun eta Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaileak ematen baitu, eta proiektuaren xedea da “teknologia eta tradizioa uztartzea kirol hori ikusle gehiagori hurbiltzeko”. Aipatu app-a doan deskargatzen ahal da bai iOS sistema eragilea duten gailuentzat bai Android dutenentzat. 

zoom Ezkerretik eskuinera: Pablo Alonso Aragón, Alejandro Chapa Laparra eta Mikel Fuertes Arozarena NUPeko ikasleak.

Ezkerretik eskuinera: Pablo Alonso Aragón, Alejandro Chapa Laparra eta Mikel Fuertes Arozarena NUPeko ikasleak.

PilotaScoreri esker partiden emaitzak, egutegiak, berriak eta estatistikak kontsultatzen ahal dira, bai eta frontoiei eta pilotariei buruzko informazio zehatza ere. “Aplikazio hori zaletuentzat eta kirol horretan sakondu nahi dutenentzat ezinbesteko tresna izatea nahi dugu”, esan du Pablo Alonsok. 

PilotaScore garatu dutenek espero dute “aplikazioa lagungarri izanen dela euskal pilotarekiko interesari eusteko eta bultzatzeko, kirol garrantzitsua baita gure kulturan, baina egungo ingurune digitalera egokituta”, zehaztu du Alejandro Chapak.

Aplikazioaren erabilera intuitiboa

Aplikazioak “interfaze erabilerraz eta hurbila du, edozein erabiltzailek, izan aditua edo hasiberria, haren funtzionaltasunez modu intuitiboan eta konplikaziorik gabe goza dezan”, Mikel Fuentesen arabera.  

PilotaScorek interesa piztu du kirol horren zaletuen eta espezialisten artean. Aplikazioa garatu dutenek funtzionaltasun berriak ezartzeko iruzkinak jasotzen jarraitzea espero dute pilotascore@gmail.com posta elektronikoko helbidearen bidez.