Gaur, ostirala, abenduak 20, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluak erakundearen 2025erako aurrekontua onartu du. Aurrekontua 119.595.992 eurokoa da. 2024. urtearekin alderatuta, 1,8 milioi handitu da. Erakunde akademikoko Gobernu Kontseiluak abenduaren 16an, astelehena, egindako bileran onartu zuen heldu den urterako aurrekontu proiektua, eta, gero, Gizarte Kontseiluari igorri zitzaion, organo horri baitagokio hura behin betiko onartzea.
Gastuen kapitulu nagusia langileena da, 86,9 milioi eurokoa (gastu osoaren % 73). Haren atzetik dator inbertsioen kapitulua, 15,7 milioi eurokoa (gastuen % 13,1). 15,7 milioi euro horietatik 10,6 bideratuko dira Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berria eraikitzera. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2025erako aurreikusitako ondasun eta zerbitzu arrunten kapitulua 15,4 eurokoa da (zenbateko osoaren % 12,9). Azkenik, transferentzia arrunten atala 1,5 milioi eurokoa da.
Diru-sarrerei dagokienez, zenbateko handieneko kapitulua transferentzia arruntei buruzkoa da (92, milioi euro). Eta, jarraian, tasa, prezio publiko eta bestelako diru-sarrerena (16,3 milioi euro). Azkenik, kapital transferentzien kapituluak 10,6 milioi euro ditu, eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikin berria egiteko lanak finantzatzera bideratuta daude.