Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) unibertsitatean posta banatzeko erabiltzen zen Citroën Berlingo markako furgoneta bat eman dio Paiportako Udalari. Joan den urrian, tanta hotzak kalte gehien egin zien Valentziako herrietako bat da.  Paiportako Udalaren asmoa da mugikortasun murriztua dutenak hurbileko osasun zentroetara garraiatzeko erabiltzea ibilgailua. 

zoom paiporta

NUPek emandako furgoneta Paiportako udaletxearen aurrean.

Tanta hotzak Valentzia aldea astindu ondoren, Paiportako Udaleko alkateak aditzera eman zuen udalaren ibilgailu guztiak hondatu zirela. Hori dela eta, unibertsitateko kudeatzailetzak proposatu zuen ibilgailu hori Paiportako Udalari ematea. Horretarako udalarekin harremanetan jarri zen unibertsitatea, eta udalak ibilgailua jasotzeko borondatea berretsi ondoren, ibilgailua desafektatzeko eta emateko prozedura hasi zen. Bestalde, duela gutxi NUPek furgoneta elektriko bat erosi zuen posta banatzeko.