Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) ikusgai egonen da abenduaren 30era arte “Zure kamisetaren bidaia” erakusketa. Madre Coraje gobernuz kanpoko erakundeak bultzatu eta Nafarroako Gobernuak finantzatutako ekimena da. Erakusketa hau Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 3. solairuan dago, eta haren helburua da moda lasterraren (“fast fashion”) ekonomia, gizarte eta ingurumen arloko ondorioei buruz sentsibilizatzea eta bestelako kontsumo-aukera arduratsuak proposatzea. 

zoom exposicion madre coraje

“Zure kamisetaren bidaia” erakusketaren irudi bat NUPeko Ikasgelategian.

Ikuspegi dinamiko baten bidez, erakusketak jantzi baten bizi-zikloari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu, hasi diseinutik eta bota arte. Erakusketa 08:00etatik 21:00etara arte dago zabalik, astelehenetik ostiralera, jaiegunak izan ezik. Edizio honetan, erakusketak berritasun batzuk ditu hala nola ehun berritzaileak eta material tradizionalak, horien artean Peruko alpaka-zuntza, zeinaren historia ekoizleen lekukotasun zuzenen bidez aurkezten baita.