Atzo, Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak Gobernu Kontseiluari jakinarazi zion ezen zuzendaritza-taldeko kide batzuen errelebo hitzartua eginen dela otsailaren 1ean. Hauek dira postua utziko duten errektoretza-taldeko kideak: Inés Olaizola Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Patxi Arregui Ikerketako errektoreordea, Inma Farran Ikerketako errektoreordea eta Joaquín Romero NUPeko kudeatzailea.
Errektoreak eskerrak eman dizkie pertsona horiei, lan bikaina egin baitute zuzendaritza-taldeko kide izan diren aldian.