Bihar, asteartea, abenduak 17, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Tuterako campusak hitzaldi bat antolatu du prebentzioari eta segurtasunari buruzko zikloaren barruan. Hitzaldiaren izenburua “Gozatu kezkarik gabeko Eguberriez” da, eta herritarrak urteko sasoi horri lotutako arrisku nagusiei buruz sentsibilizatzea du helburu. Ekitaldia 17:00etan hasiko da prentsa-aretoan, eta osasuneko eta larrialdietako bi espezialistak hartuko dute parte. Sarrera librea da, aldez aurretik “online” izena emanda esteka honetan: https://tinyurl.com/inscripcion-jornada-UE.
Zehazki, Esther Medina Turienzo Tuterako Reina Sofia Ospitaleko Larrialdietako mediku ondokoak “Eguberriak osasuntsu” izeneko hitzaldian aztergai izanen du nola gozatu festez egoera fisiko eta mentala zainduz. Hala, medikuak mintzagai izanen ditu Eguberrietako ospakizunetako elikadura, janaria kontrako eztarrira joateko arriskuak, alkohol kontsumoa eta gaixotasun kronikoak dituztenentzako estrategiak. Alderdi emozionalak ere izanen ditu aztergai, hala nola bakardadea.
Bigarren hitzaldia, “Eguberrietako arriskuak” izenburua duena, José Antonio Fraile López suhiltzaileen ofizialorde eta Tuterako parkeko arduradunak eman du, eta aholku praktikoak emanen ditu etxean Eguberrietako apaingarriekin, kandelekin eta entxufeen gainkargarekin lotutako istripuak saihesteko eta sutea izanez gero arriskuak minimizatzeko eta pertsonak babesteko nola jokatu behar den aholkatzeko.