Joan eduki nagusira

Jorge Urdánoz Ganuza Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Zuzenbidearen Filosofiako irakasle titular eta I-COMMUNITAS institutuko ikertzailea New Yorkeko Unibertsitatean dago ikasturte honetan (NYU, ingelesezko sigletan), unibertsitate horretako “Hauser Global Fellows Programek” aukeratutako akademiko gisa. Programaren xedea da mundu osoko Akademiako pertsonak, goi mailako funtzionarioak, legelariak eta zuzenbideko profesionalak erakartzea. Hala, seihileko edo ikasturte batean, ikerketa-proiektu jakin bat egin eta, egonaldiaren amaieran, proiektuan oinarritutako argitalpen bat aurkezten dute.  

zoom jorge urdanoz

Jorge Urdánoz Ganuza, New Yorkeko Unibertsitateko Kimmel Center-en. Jorge Gaxiola irakasleak (NYU) ateratako argazkia.

Jorge Urdánozek 2024ko lehen seihilekoan, irailetik abendura bitartean, New Yorkeko Unibertsitatean egindako proiektuak aztergai ditu “gehiengoaren printzipioaren” ikusmoldeak. Printzipio hori ordezkaritzako demokraziaren oinarrietako bat da. Ikuspuntu historiko, teoriko eta normatibo batetik aztertzen du. Jeremy Waldron zuzenbideko filosofoa da New Yorkeko Unibertsitateko programa horretarako hautagaitza babestu duen akademikoa. Waldron egun filosofia politikoaren arloan prestigio handienetakoa duen pertsona da, eta erabakiak gehiengoz hartzeko printzipioaren defendatzailea eta printzipio horretan aditu entzutetsua”, esan du Jorge Urdánozek.

New Yorkeko Unibertsitatea munduko baloraziorik hoberenetakoa duen unibertsitatea da nazioarteko ranking guztien arabera. Zehazki, haren Zuzenbide Fakultatea hamar hoberenen artean dago aspalditik.  Hauser programaren xedea da mundu osoko akademiko prestigiodunek ekarpena egin diezaiotela unibertsitatearen bizitza intelektualari eta eman diezaiotela komunitate akademikoari aukera bat ikuspuntu globaletik garatzen diren ikerketa-ildoekin harremanetan egoteko.   Global Fellow direnak askotan gonbidatzen dituzte hainbat jarduera akademikotan parte hartzera (foroak, hitzaldiak, mintegiak eta mahai-inguruak). 

Jorge Urdánoz irakaslearen CV laburra 

Jorge Urdánoz Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Zientzia Politikoko irakasle-tutorea UHUNen. Filosofiako doktorea UHUNen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea eta Columbia Universityko eta New York Universityko Visiting Scholar izan da. Zenbait komunikabideren ohiko kolaboratzailea da, hala nola “El País”, “eldiario.es”, “El Correo” eta “Contexto”. Haren azken liburua “La transición según los espías” da.

Lantzen dituen gaiak filosofia politikoa, morala eta zuzenbidearen filosofia dira, eta bereziki ordezkaritza politikoaren teoria, gehiengoaren printzipioa, hauteskunde-sistemak eta demokraziaren teoria. NUPeko Demokrazia Eskolaren zuzendaria da.