Joan den azaroan, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIBGMET) “Begiratu bat munduko sukaldaritzei” izeneko ekitaldia antolatu zuen, sukaldaritzaren bidez kultur trukea egiteko foro bat. Komunikazio eta informazio publikoko jarduerak antolatzeari buruzko zeharkako gaitasunak praktikatzeko asmoarekin, Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Graduko “Elikadurari buruzko Kultura” irakasgaiko ikasleak arduratu ziren ekitaldia martxan jarri eta egiteaz. Carmen Barba González-Albo NIBGMETeko zuzendariordeak aurkeztu zituen saioak; koordinatzaile lanetan aritu ziren Idoya Fernández Pan Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Graduko irakaslea eta Iranzu Zalba IS-FOOD ikerketa institutuko ikertzailea.
Saioa 8 bloketan banatu zen, bakoitza munduko eskualde batean zentratuta: Txina, Japonia eta Korea, Asiako hego-ekialdea, India, Ekialde Hurbila, Afrika, Europa eta Amerika. Beren aurkezpenetan, ikasleek sukaldaritzako bidaia bat egin zuten ponentzien, aurkezpenen eta hainbat produkturen dastaketaren bidez.