Joan eduki nagusira

Erradikalizazio biolentoko fenomenoei aurrea hartzeko inteligentzia lanak izanen dituzte aztergai asteazken honetan, abenduak 11, NUPen. I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuak antolatu du jardunaldia. Saioak 12:30etik 14:00etara eginen dira NUPeko Arteak eraikineko Ada Byron aretoan (Arrosadiko campusa).  Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da formularioaren bidez

zoom jornada radicalizacion

NUP.

Fenomeno horietan adituak diren lagun hauek hartuko dute parte jardunaldian: Félix Sanz Roldán Inteligentziako Zentro Nazionaleko zuzendari ohi eta karrerako militarra; Josetxo Beriáin Razquin NUPeko irakasle eta Soziologiako katedraduna; eta Sergio García-Magariño irakasle eta ikertzailea.  Marta Rodríguez Fouz Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko irakaslea izanen da moderatzailea. Aipatutako NUPeko irakasle guztiak NUPeko I-COMMUNITAS ikerketa-institutukoak dira.

Aipatu ikerketa-institutuko kideek aipatzen dutenez, demokrazia liberalen gaur egungo segurtasun-arazoen artean dago polarizazio afektibo eta ideologiko handiagoa. Jardunaldiak testuinguru horren zati bat aztertuko du: polarizazioaren, gerra kulturalen eta erradikalizazio biolentoaren arteko harremana, bai eta fenomeno horiei aurrea hartzeko eta irtenbidea emateko inteligentzia-lanen zeregina ere.