Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ikasleen Kontseiluak bere kideei zuzendutako prestakuntza-jarduera batzuk egin zituen duela gutxi. Graduko, graduondoko eta doktoretzako titulazioetako taldeko ordezkariek eta unibertsitateko Klaustroko ikasleen ordezkariek osatzen dute ikasleen eztabaida-, kontsulta- eta ordezkaritza-organo hori. Saioa Nafarroako Doneztebe herrian egin zen, eta erakunde akademikoko eskola eta fakultate guztietako hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten.
Bilerako hitzaldiek aztergai izan zituzten araudiari eta antolaketari buruzko alderdiak, bai eta osasun mentala eta jendaurrean mintzatzea ere. Gatazkak konpontzeari eta bitartekaritzari buruzko teknikak ere aztertu zituzten, eta tarte bat gorde zen delegatuek beren graduetarako eta oro har unibertsitaterako aldaketak eta hobekuntzak proposa zitzaten.