Joan eduki nagusira

Osasun Zientzien Fakultateko Aholku Batzordea ikastegi bakoitzeko ikasketekin lotutako laneko munduko pertsonek osatutako kontsulta-organo bat da, eta duela gutxi bildu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Bilera horietan, aipatu kontseilu hori osatzen duten aholkulariek eskuzabaltasunez eskaintzen dute beren esperientzia prestakuntza-jarduerari buruzko orientazioa emateko eta ikastegiei (eskola eta fakultateei) enpresen, erakundeen eta lanaren munduko joerak transmititzeko.

zoom Aholku Batzordea, NUPen egindako bileran.

Aholku Batzordea, NUPen egindako bileran.

Zehatzago esanda, Aholku Kontseiluaren zereginen artean, honako hauek daude: fakultate eta eskoletan bikaintasun-maila handia sustatzea, epe luzeko xede egokia definitzen laguntzea, ikastegien jarduerak eta haien politiken eraginkortasuna balioestea xede horrekin lotuta, zentro bakoitzeko irakaskuntzei lotutako lan-merkatuaren errealitateari buruzko informazioa ematea eta fakultate eta eskolek garatzen duten jarduera akademikoaren maila guztietan prestakuntza-eskaintza berria egiteko aukerak identifikatzea. Araudiak ezartzen duenez, Fakultateko dekanoak izendatzen ditu kontseilukideak, eta gutxienez ere urtero eginen dira bilerak.

Aholku Batzordearen bileran parte hartu zutenak

Laneko munduko pertsona hauek hartu zuten parte bileran: Isabel Iturrioz Núñez, Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialeko lehendakaria; Miren Maitane Uranga Zuriarrain, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakaria; Rosa Ramos Torio, Nafarroako Psikologiako Elkargo Ofizialeko dekanoa; Rafael Tejeira Álvarez, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialeko lehendakaria; eta Mikel Martínez, Kirol Jarduera Fisikoko Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko kudeatzailea (COLEFNA).

NUPen aldetik, honako hauek parte hartu zuten bileran: Almudena Sánchez Villegas, dekanoa; María Jesús Pumar Méndez, Erizaintzako Graduko arduraduna; Ana Beatriz Bays Moneo, Fisioterapiako Graduko arduraduna; José Javier López Goñi, Psikologiako Gradukoa; Tomás Belzunegui Otano, Medikuntzako Graduko arduraduna; Alicia Alonso Martínez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko arduraduna eta Olga López de Dicastillo Sainz de Murieta, Graduondoko, Mugikortasuneko eta Harreman Instituzionaletako dekanordea.