Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Tokiko Jasangarritasunari buruzko Nilsa Katedrak “Hiriko uraren ziklo integraleko energia eta ingurumen erronkak” izeneko jardunaldia eginen du azaroaren 28an, osteguna. Saiorako sarrera librea da aldez aurretik izena emanda, eta 09:00etatik 14:00etara eginen da Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikineko Nicolás García de los Salmones aretoan.
Jardunaldietan parte hartuko dute NUPeko adituek (Beatriz Soret eta Javier López irakasleak), Nafarroako Unibertsitatekoek (Ángel Ruiz de Apodaca irakaslea) eta NILSA sozietate publikokoek (Roberto Ferrández, Jairo Gómez eta Maite Zarranz), bai eta Iruñerriko Mankomunitatekoek (Mikel Manzanos) eta EMASESAkoek ere (Sevillako uren hornidura eta saneamendurako enpresa). Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.