Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) nazioarteko 35 ikaslek duela gutxi bisita kultura bat egin zuten Tafallako El Caserío gozoki fabrikara, “Kultura Hispanikoa” eta “Negozioetarako espainiera” irakasgaien esparruan. Espainiera Atzerriko Hizkuntza (ELE) gisako zeharkako irakasgaiak dira, eta Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dizkie ikasle horiei. Beren ikasketa konpromisoetako beste irakasgai batzuekin batera egiten dituzte. Haiekin batera joan ziren Magdalena Romera eta María Victoria López irakasleak.
Fabrikara egindako bisitan, gertutik ikusi zuten gozoki mota desberdinak egiteko prozesua, eta gozoki horien artean dago pinaziak dituen gozokia. “Gainera, ikasleek enpresaren historiari, helburuei eta egungo ildo estrategikoei, erabiltzen duten marketinari eta Nafarroako kulturan duten presentziari eta garrantziari buruz ikasi zuten”, kontatu dute irakasleek.
“Bisita interesgarria izan zen ikasleentzat, enpresako langileek harrera atsegina egin zietelako, eta bisitarekin osatu egiten direlako bai udazkeneko seihileko honetan egiten ari diren atzerritarrentzako espainierako irakasgaien programazioa, bai ikasgelan egiten ari diren proiektu eta metodologia aktiboak”, esan dute amaitzeko irakasleek.