Azterketak direla eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Iruñeko (Arrosadia) eta Tuterako campusetako liburutegiak irekiko ditu bederatzi asteburutan, datorren larunbatetik, azaroaren 23tik, urtarrilaren 19ra, igandea, baita foru-zubian eta Eguberrietan ere. Iruñeko Osasun Zientzien campusean (Nafarroako hiriburuko Barañaingo etorbidea, z.g.), ikasgela bat prestatuko da. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean, Unibertsitatea itxita egonen da.
Zehazki, Arrosadiko campusean, Liburutegiko ikasketa-aretoa irekiko da, 09:00etatik 22:45era, azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean, abenduaren 1, 3, 6, 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28 eta 29an eta urtarrilaren 4, 5, 6, 11, 12, 18 eta 19an. Gainera, larunbatetan, azaroaren 23tik urtarrilaren 18ra, ikasgela bat egonen da zabalik Ikasgelategian, 08:00etatik 14:45era.
Irekitzeko egun-orduak Tuteran
Tuterako campusean, Liburutegia zabalik egonen da Iruñekoaren egun beretan, 09:00etatik 21:45era, azaroaren 29an, ostirala, izan ezik, egun horretan ohiko ordutegia izanen baitu, hau da, 08:00etatik 21:00etara.
Azkenik, Iruñeko Osasun Zientzien campuseko ikasgela (03 ikasgela) zabalik egonen da 09:00etatik 21:45era. Horrez gain, abenduaren 23, 26 eta 27an, Liburutegiak ordutegi murriztua izanen du 08:00etatik 14:30era. Horrenbestez, ikasgela bat (03 ikasgela) irekiko da ordu horretatik 21:00etara arte.
Hiru campusetan, erakunde akademikoko ikasleek bakarrik izanen dute liburutegietarako sarbidea: Arrosadiko campusean, tornuen bidez sartzeko sistema aktibatuko da, eta, beste bietan, NUPeko identifikazioa erakutsi beharko da.
Asteko gainerako egunetan, hiru liburutegiek ohiko ordutegia izanen dute, 08:00etatik 21:00etara. Instalazioei buruzko informazio guztia Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.