Joan eduki nagusira

Lorena Huici Rayo eta Isabel Iriso Soria Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek lehen eta bigarren sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren, NUPen AN Taldearen Katedrak nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta kooperatibismoaren arloetako Ikasketa Amaierako Lan onenei ematen dizkien sarietan.

zoom Saridunak, diplomekin. Ezkerretik eskuinera, Lorena Huici eta Isabel Iriso.

Saridunak, diplomekin. Ezkerretik eskuinera, Lorena Huici eta Isabel Iriso.

Lorena Huicik 2.000 euroko saria eskuratu zuen “Análisis de doble materialidad de Grupo AN” izeneko lanarekin. Mercedes Sánchez García ISFOODeko irakasle eta ikertzaileak zuzendua, nekazaritzako industriako jasangarritasunari eta erantzukizun korporatiboari buruzko ikuspegia eskaintzen du. Bestalde, Isabel Irisok 1.000 euro jaso zituen, eta lan hau egin zuen: “Estudio de la interacción nitrato-cloruro para mejorar la eficiencia en el uso del amonio como fuente de nitrógeno en hortalizas de hojas cultivadas bajo hidroponía pura”. Idoia Ariz Arnedo IMABeko irakasle eta ikertzaileak zuzendu zuen, eta proposamen berritzailea da labore hidroponikoetan nutrienteen erabilera optimizatzeko (lurra alde batera uzten dutenak mantenugaiekin aberastutako ur-soluzio batekin ordezkatzeko).

zoom Saridunak eta finalistak, jardunaldiko hizlariekin eta Katedrako kideekin.

Saridunak eta finalistak, jardunaldiko hizlariekin eta Katedrako kideekin.

Sari-banaketa AN Taldearen Katedrak antolatutako nekazaritzako elikagaien sektoreko berrikuntzari eta lankidetzari buruzko jardunaldi batean egin zen duela gutxi. Inma Farran Blanch Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzako errektoreordeak inauguratu zuen ekitaldia, eta Francisco Arrarás AN Taldearen buruak eman zuen hasierako hitzaldia. Arrarásek azpimarratu zuen gazteek proiektu bakoitzari eskaintzen dioten ahalegina, lana eta energia.

zoom Sariak emateko ekitaldiaren une bat, Nicolás García de los Salmones aretoan.

Sariak emateko ekitaldiaren une bat, Nicolás García de los Salmones aretoan.

Lehen eta bigarren sariez gain, lan hauek aitortu zituen epaimahaiak: Asier Herrera Igea Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterreko ikaslearen “Desarrollo de metodologías de teledetección para la identificación de prácticas agrícolas sostenibles”; Ainhoa Glaría Mateo Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako ikaslearen “Valoración de prácticas de agricultura regenerativa en cooperativas agrarias de Navarra y Aragón”; eta Felipe Nitsche Villalobos Ekonomia Zirkularreko Unibertsitate Masterdunaren “Soluciones energéticas sostenibles para campos de refugiados: Desarrollo de un modelo de suministro de energía renovable alternativa mediante biogás y de un sistema inteligente de monitorización basado en la tecnología LoRa”.

Mahai-ingurua: Berrikuntza eta jakintzaren transferentzia nekazaritzako elikagaien sektorean

Jardunaldian mahai-inguru bat ere egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaileekin eta AN Taldeko teknikariekin, eta nekazaritzako elikagaien arloko berrikuntzarekin eta jasangarritasunarekin lotutako puntako gaiak landu zituzten. Truke-saio horretan honako hauek parte hartu zuten: Francisco Falcone Lanas NUPeko katedradun eta ISCko ikertzaileak “Nekazaritzako elikagaien sektoreko informazio eta konektibitate sistemak” izan zituen mintzagai; Juan Carlos Iriarte Galarreguik, “Terahertzen aplikazioak nekazaritzako elikagaien sektorean”; Carlos Ruiz Zamarreñok,  “VIS/NIR espektroskopia optikoaren aplikazioak nekazaritzako elikagaien sektorean”; eta  Idoia Labayen Goñi Nekazaritzako Elikagaien Katearen Berrikuntzarako eta Jasangarritasunerako Ikerketa Institutuko (ISFOOD) zuzendaria.

Konpromisoa nekazaritzako elikagaien sektorearen etorkizunarekin

AN Taldearen Katedrak antolatzen dituen topaketak esparru akademikoaren eta industrialaren arteko lankidetza ez ezik nekazaritzako elikagaien sektoreko jasangarritasunaren eta efizientziaren erronkei aurreko egiteko prestatutako profesional berrien prestakuntza ere sustatzen dute.  AN Taldearen Katedrak 10 urte bete ditu lanean, eta berretsi du talentuarekin, berrikuntzarekin eta nekazaritzako elikagaien sektorearentzat etorkizun jasangarriago baterantz aurrera egitearekin duen konpromisoa. Sortu zenetik, Katedra saiatu da ikerketa akademikoaren eta industriaren arteko harremana sendotzen jakintzaren transferentzia sustatuz funtsezko arloetan, hala nola ekoizpena, berrikuntza eta logistika.