10 nazionalitatetako eta 15 autonomia erkidegotako 400 irakasle eta ikaslek parte hartu zuten NUPeko “Memoria duen Historia Hezkuntzan” izeneko Nazioarteko II. Kongresuan. Kongresua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egin zen berriki, eta Memoriaren Nafarroako Institutuak bultzatu zuen. Honako agintari hauek parte hartu zuten inaugurazio ekitaldian: Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria eta Ramón Gonzalo Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektorea.


Hizlarien mahaian, ezkerretik eskuinera, Ana Ollo kontseilaria, Ramón Gonzalo errektorea eta José Miguel Gastón Memoriaren Nafarroako Institutuko zuzendaria.
Bere hitzaldian, lehendakariordeak ongietorria egin zien bertaratuei eta gogora ekarri zuen Nafarroako Gobernuak, Memoriaren Nafarroako Institutuaren bidez, hainbat urtez egindako lana ‘Memoria duten eskolak’ programaren bidez. Lehendakariordeak gogora ekarri zuen memoriak duen garrantzia iraganeko gertaera lazgarriak, XX. mendeko 30eko eta 40ko hamarkadetan faxismoen hedapenak eragindako suntsipena gogoratzeko.
Inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, Ricard Vinyesen eta Elizabeth Liraren arteko hasierako elkarrizketari ekin zitzaion “Zertaz ari gara memoriaz ari garenean?” izenburupean. Kongresuak lau ardatz tematiko eta aldi bereko zenbait mahai-inguru izan zituen, eta azaroaren 16an, larunbata, kongresuaren ondorioen irakurketak eta amaierako ekitaldiak eman zioten bukaera. Saioen programa, aurkeztutako 130 komunikazioak eta beste material eta informazio batzuk eskuragarri daude kongresuaren web-orrian.