Joan eduki nagusira

Heldu den astelehenean, azaroak 18, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), jardunaldi bat eginen da “Nazioarteko justizia Palestinarentzat” izenburupean. Jardunaldiak nazioarteko zuzenbideari eta giza eskubideei buruzko bost espezialista bilduko ditu Palestinaren kausaren aldeko borroka juridikoa aztertzeko. Topaketa Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzak sustatutako Herritartasun Globalaren Foroaren barruan eginen da, eta 12:00etan hasiko da Gradu aretoan (Nicolás García de los Salmones aretoan), Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikineko lehen solairuan. Sarrera librea da, baina aldez aurretik “online” inskripzioa egin behar da (https://tinyurl.com/jornada-palestina).

Honako hauek parte hartuko dute saioan: Baker Fouad Fadi, Apartheidaren aurkako Europako Ekimeneko kidea; Issam Younis, Al Mezan giza eskubideen erakundeko zuzendaria; Lamis J. Deek, Palestine Assembly for Liberation Batzorde Juridikoko ordezkaria; Mai Attalah, Palestinako Abokatuen Elkarteko Lehendakaritza Bulegoko burua; eta Shomoo Shawkat, abokatua eta ikertzailea Uraren Agintaritzako Lege Arazoetako Sailean.

Hitzordua Yala Nafarroa Palestinarekin, Gernika Palestina Deialdi Herritarra eta European Association of Lawyers for Democracy & World Human Rights (ELDH) erakundeek NUPekin berarekin antolatutako jardueren barruan kokatzen da. Ekitaldiari eta programaren xehetasunei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, interesa dutenek eskura dute www.yalanafarroa.org/justicia-internacional-para-palestina web-orria: