Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedraren IX. Jardunaldi Zientifikoa eta Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen XXXVIII. Folklore Jardunaldiak egin dira berriki Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP). Oraingoan, Ortzadarren 50. urteurrena ospatu zen, eta ondare-hezkuntzako planei buruzko jardunaldia izan zen.
Esther Maestre Kultura Ministerioaren Ondare Hezkuntzako Plan Nazionalaren koordinatzaileak eman zion hasiera jardunaldiari. Bere ponentzian, plan berriaren ildo nagusiak aurkeztu zituen, eta azpimarratu zuen zeharkakoa dela eta hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren arteko ohiko bereizketak gainditzen dituela, hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen eremuak barne hartzeko. “Bilakaera horrek Faroko Konbentziotik aurrera eskubide kulturalei eta eskuragarritasunari emandako bultzadak eraginda, kultura-bitartekaritzaren bilakaera zedarrituko du etorkizun hurbilean”, ziurtatu zuen.
Jarraian, Eduardo Mesa Kanarietako Gobernuko kideak bideokonferentzia bidez aurkeztu zuen EnSEÑAS Patrimonio programa. Ondare-hezkuntzako ekimen bat da, praktika onaren erakusgarri eta beste plan autonomiko batzuetarako eredu. Azkenik, Celia Martín Larumbe Nafarroako Gobernuko kide eta Plan Nazionala idazteko mahaiko kideak erakunde, irakasle eta ondare-eragileekin Nafarroarako plan bat idazteko lan-mahai baten ildo nagusiak aurkeztu zituen. Nafarroako Ondare Immaterialaren Katedraren laguntza izan zuen hura bultzatzeko eta moderatzeko.