Joan eduki nagusira

Guillermo Sarmiento artistaren “Rave Ravel” proiektu artistikoko margolanak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Sario eraikinean daude ikusgai abenduaren 19ra arte. Erakusketa 09:00etatik 21:00etara ikusten ahal da, eta sarrera librea da.

zoom Artista, bere lanarekin, NUPen.

Artista, bere lanarekin, NUPen.

Guillermo Sarmiento Segura (Iruñea, 1980) Arte Ederretako lizentziaduna da Cuencako Unibertsitatean, eta Akademie Výtuarnych Umení v Praze akademiako ikaslea da. 2010ean, Nafarroako Gobernuaren Arte Plastikoen arloko Sorkuntzarako Laguntzen deialdia zela eta, beka bat eman zioten, eta urte berean, Iruñeko Udalaren Artista Gazteen Lehiaketa irabazi zuen. Bakarkako zenbait erakusketa aurkeztu ditu eta erakusketa kolektiboetan parte hartu du. Marrazki liburutxoak egin ditu: Iceberg, Color y juventud, Keep away from children eta No vayas a comprar pan. Artelanak ditu Iruñeko Udalaren arte bilduman.