Eva Alcón Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren Batzar Nagusiko (CRUE) buruak Irakaskuntzako Batzorde Sektorialeko arduradun izendatu du Ramón Gonzalo NUPeko errektorea. Gonzalo NUPeko errektorea da 2019az geroztik, eta Ángel Pazos Kantabriako Unibertsitateko errektorea ordezten du karguan, zeina 2019az geroztik baitzen sektore horretako burua. Sektorial horretako buru berria CRUEko Zuzendaritza Batzordeko kide izanen da.
Izendapena CRUEren urteko batzarrean egin da. Batzarra Murtzian egin da, eta minutu bateko isilunearekin hasi da, duela gutxi DANAk eragindako hondamendiaren biktimen alde.
CRUE-Irakaskuntza batzorde sektoriala 2019an sortu zen Espainiako unibertsitateetako irakaskuntzaren antolaketarekin lotutako lan ildoak koordinatzeko, eta esparru horretan gaitasunak dituzten ordezkari akademiko nagusiek osatzen dute. Hiru lantalde ditu (irakaskuntzaren kalitatea, titulu berekiak eta online ikasketak). Lantalde horiek bat datoz unibertsitate-politikaren arloekin, eta horiei buruz aztertu, eztabaidatu eta proposamenak eta gomendioak egiten dizkie agintari eta erakunde eskudunei.