Ana Iris Simón Cuesta kazetari eta idazleak “Antifaxisten faxismoa: Pasolinik jada ohartarazi zigun” hitzaldia emanen du azaroaren 14an, 19:00etan, Nicolás García de los Salmones Aretoan, Arrosadiko campuseko Olibondoak eraikineko lehenengo solairuan.
Saioa NUPeko Demokrazia Eskola zikloaren barruan eginen da. Jorge Urdánoz Ganuza irakasleak zuzentzen du zikloa, eta haren helburua da egoera politikoa ulertzeko eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzeko interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk herritarrengana hurbiltzea. Helburu horretarako, demokraziaren eta giza eskubideen garrantzia ikusarazi nahi dugu, balio horiek ezinbestekoak baitira gizarte aurreratu ororen etorkizunerako.
Ana Iris Simónen CV laburra
Ana Iris Simón Cuesta (Campo de Criptana, Ciudad Real, 1991ko ekainaren 2a) espainiar kazetari eta idazlea da. Telva aldizkariko erredaktorea izan zen, eta, geroago, Vice España-koa, non batez ere politikaz, eskubide sozialez, musikaz eta genero kontuez idazten baitzuen. Gidoilaria ere izan zen RTVEren Playz plataforman. 2020ko urrian Feria liburua argitaratu zen, bere opera prima, eta fenomeno editorial handia izan zen berehala. Iritzi artikuluak idazten ditu El País egunkarian, eta beste komunikabide batzuetan kolaboratzen du.