Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroak (estatuko sektore publikoaren fundazioak) antolatu dute “Rolando. 2:15-2:45. 50 urte ETAren lehenbiziko sarraskitik” erakusketa, eta azaroaren 28ra arte egonen da ikusgai Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko beheko solairuan. Honako hauek dira erakusketaren komisarioak: Gaizka Fernández Soldevilla, Terrorismoaren Biktimak Oroitzeko Zentroko Artxibo, Ikerketa eta Dokumentazioko arduraduna; Marta Rodríguez Fouz, NUPeko irakasle eta I-COMMUNITAS institutuko ikertzailea; Ana Escauriaza Escudero, Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea; eta Lucía Pérez Peña, Soziologian egresatua NUPen.

zoom Juan María Sánchez Prieto I-COMMUNITAS institutuko zuzendaria, erakusketa aurkezten.

Juan María Sánchez Prieto I-COMMUNITAS institutuko zuzendaria, erakusketa aurkezten.

Erakusketaren inaugurazioan azaldu zenez, erakusketak 22 panel ditu osotara, eta atentatuaren une gogoangarriak eta han hil ziren 13 biktimen istorio pertsonalak azaltzen dira. Panelek QR kodeak dituzte informazioan sakontzeko. “Panel bat egun horretako heroiei eskainia dago, hau da, kaltetuei laguntza ematearren beren bizitza arriskuan jarri zutenei: bizilagunak, kaltetutako establezimenduetako langileak, suhiltzaileak, poliziak, osasun langileak eta taxi gidariak. Haien jokabide azkar eta ausartari esker bizitza ugari salbatu ziren”, azaldu dute erakusketaren komisarioek.

zoom Ana Escauriaza, erakusketako paneletako bat azaltzen.

Ana Escauriaza, erakusketako paneletako bat azaltzen.

Inaugurazioan izan ziren Marta Rodríguez Fouz eta Lucía Pérez Peña komisarioak, bai eta Juan Mª Sánchez Prieto I-COMMUNITAS Gizarte Ikerketa Aurreratuko Institutuko zuzendaria eta Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea.