Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterreko ikasleek bisita egin zuten duela gutxi Iron Foundry S. Coop enpresaren Tafallako egoitzara. Bisitan, ikasleek gertutik ezagutu zituzten burdina galdatzeko prozesua eta zenbait aplikazio industrialetarako kalitate handiko osagai bihurtzeko prozesua.

zoom Ikasleak, Tafalla Iron Foundry enpresaren instalazioetan.

Ikasleak, Tafalla Iron Foundry enpresaren instalazioetan.

Tafalla Iron Foundry enpresako talde teknikoa lagun zutela, ikasleek instalazioko toki garrantzitsuenak bisitatu zituzten, moldeak prestatzeko eta piezak hozteko tokiak barne. Horrez gain, prozesuaren etapa bakoitzean aplikatutako kalitate kontroleko teknikak ikusi zituzten, bai eta ingurumeneko eta laneko segurtasuneko estandarrak betetzeko zorroztasuna ere.

Esperientzia horri esker ikasleek zenbait kontzeptu teoriko lotu zituzten praktika industrialarekin eta galdaketak fabrikazioaren sektorean dituen erronka tekniko eta teknologikoetan sakondu zuten. Bisitak etorkizuneko ingeniarien eta Tafalla Iron Foundry enpresako profesionalen arteko ezagutza trukea ere sustatu zuen, eta NUPen eta Nafarroako industriaren arteko lankidetza sendotu zen. “Eskerrak ematen dizkiogu Tafalla Iron Foundry S. Coop. enpresari bere abegi onagatik eta gure ikasleei ateak irekitzeagatik, beren prestakuntza praktikoan eta industriaren sektorearen errealitatera hurbiltzen lagunduz”, adierazi zuten ikasleei lagundu zieten irakasleek.