Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Arrosadiko campuseko liburutegiak inkesta bat prestatu du unibertsitateko ikasle, irakasle eta ikertzaileen beharrak hobeki ezagutzeko, eta, horrenbestez, beren instalazioei erabilera berriak emateko eta oraingo guneen erabilerak hobetzeko. Inkesta Unibertsitatearen webgunean dago erabilgarri, eta azaroaren 8a da inkesta betetzeko azken eguna. Erantzuten duten ikasleek ehun euroren zozketan hartuko dute parte.

Inkestan, egungo irakurketa eta erlaxazio espazioen edo talde lanetarako bileren erabilerari buruz galdetzen da, baita bideo eta audio ediziorako espazioen, erakusketa espazioen edo ekitaldiak egiteko lekuen beharrari buruz ere, besteak beste. Orobat proposamenak eskatzen dira zenbait alderdi hobetzeko, hala nola altzariak edo dauden guneen argiztapena.