Joan eduki nagusira

Urriaren 28an, astelehena, Itziar Gandarias Goikoetxea Deustuko Unibertsitateko irakasleak “Intersekzionalitatearen aktibismoa: feminismoen artikulazio politikorantz” saioa emanen du Ikasgela Irekiak zikloaren barruan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak antolatu du zikloa. Saiorako sarrera doakoa izanen da, eta Unibertsitateko Ikasgelategiko 223. Ikasgelan (bigarren solairuan) izanen da.

zoom NUP.

NUP.

Aipatu katedrakoek azaldu dutenez, Intersekzionalitatea azken hamarkadetako genero-azterlanetan eta ikerketa feministetan egindako ekarpenik handienetako bat da. “Hala eta guztiz ere, teorialari batzuk mesfidatiak dira intersekzionalitatearen egungo erabilera akritiko eta despolitizatuarekin. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren Plataforma 2012-2018 urteetan egituratzeko esperientzian oinarrituta, emakume migratuen eta Euskal Herriko emakume feministen arteko intersekzionalitate politikoa praktikan jartzean sortzen diren tentsioetako batzuk aztertuko dira hitzaldi honetan. Intersekzionalitatea, nozio zaharkitu gisa ez, baizik eta oraindik esploratzeko dagoen potentzial politiko eta teorikoa duen tresna gisa aurkeztuko da”, esan dutenez.

Itziar Gandariasen CV laburra

Itziar Gandarias Psikologia Sozialeko doktorea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Psikologiako irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Unibertsitate horretako Gizartean Esku Hartzearen Psikologiako Masterraren zuzendaria da, eta ikerketa-lerro hauek lantzen ditu: gizarte-bazterketako prozesuen azterketa begirada feminista batetik, metodologia feministak eta intersekzionalitatearen praktika politikoa.