Joan eduki nagusira

Nafarroako Rural Kutxa, erakunde enplegu-sortzailearen kategorian; Sploro, parte-hartzaileek hobekien baloratzen duten entitatearen kategorian; eta Nordex, elkarrizketa espresen kategorian; enpresa horiek jaso zuten aitorpena Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketako sarietan. Topaketa atzo, asteazkena, urriak 23, egin zen Nafarroa Arenan. Erregistratutako 1.200dik gora lagun eta 87 enpresa pribatu eta publiko elkartu ziren topaketaren 17. edizioan.

zoom Topaketan aitorpena jaso duten entitateak batera.

Topaketan aitorpena jaso duten entitateak batera.

Enpresei emandako sariez gain, videocurriculum hoberena ere saritu zuten, hots, Victoria Huang NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko ikasleak aurkeztutakoa. Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzaren ekimenez, “Talentua martxan” lehiaketa egin zen, eta Jon Beguiristain, Alex Berastegui eta Jon Díaz NUPeko ikasleek Europan egin beharreko ezusteko bidaia bat lortu zuten sari gisa. Bestalde, topaketaren esparruan, 3x3 futboleko txapelketa bat ere egin zen, eta Nafarroako Rural Kutxako taldeak irabazi zuen. Berriogod taldea sailkatu zen bigarren postuan, eta hirugarren postuan, berriz, Foruzaingoaren taldea.

zoom Victoria Huang ikaslea videocurriculum hoberenearen saria jasotzen Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen eskutik.

Victoria Huang ikaslea videocurriculum hoberenearen saria jasotzen Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordearen eskutik.

Honako hauek inauguratu zuten topaketa: Ramón Gonzalo NUPeko errektorea; M.ª Carmen Maeztu Villafranca Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria eta Iosune Pascual Azcárate NUPeko Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari kudeatzailea.

Enpresa eta erakunde kolaboratzaileak

Topaketa NUPeko Gizarte Fundazioak kudeatzen du, eta Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzarekin lankidetzan antolatzen da, Pharus programaren barnean. NUP gizartera lotzeko plana da Pharus, eta, lankidetzako eta ezagutza partekatzeko jardueren bidez Nafarroaren aurrerabideari eta jasangarritasunari ekarpena egitea eta Nafarroako herritarren bizi kalitatea hobetzea du helburu.

zoom “Talentua martxan” lehiaketa irabazi duten hiru ikasleak, saria jasotzen Álex Mendoza Rural Kutxako kidearen eskutik.

“Talentua martxan” lehiaketa irabazi duten hiru ikasleak, saria jasotzen Álex Mendoza Rural Kutxako kidearen eskutik.

Topaketak Nafar Lansareren babesa du eta Nafarroako Rural Kutxa, Aditech Fundazioa, Sungrow, Ingeteam eta Mobis ditu laguntzaile nagusi. Enpresa eta sozietate publiko hauek ere laguntzen dute: Array, Azkoyen Taldea, Comantur, Cosmos Taldea, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN), Exkal, EY, Florette, AN Taldea, Hydro, Laboral Kutxa, Loxin, Mondragón Korporazioa, Nordex, Saltoki Taldea, Schneider Electric, Seidor, Sofidel, Solidus, Splorotech, Tigloo, Timac Agro eta Tracasa.
 

zoom “Talentua martxan” lehiaketako parte-hartzaileak.

“Talentua martxan” lehiaketako parte-hartzaileak.

zoom Jokatutako futbol partidetako bateko une bat.

Jokatutako futbol partidetako bateko une bat.