Gaur, asteazkena, urriak 23, zenbait unibertsitate eta zentrotako (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Naitec, Nafarroako Unibertsitatea eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea) sei ikertzailek etorkizunari buruz duten ikuspegia azaldu dute NUPeko Gizarte Kontseiluak antolatutako “Datorren mundua” hitzaldi laburren zikloaren zazpigarren edizioan. Ekitaldia Nafarroa Arena pabiloian izan da, egun berean ospatu den NUPeko Enpleguari eta Ekintzailetzari buruzko Topaketaren egoitzan.
Ikertzaile hauek hartu dute parte ponentzietan: Javier Martín Lanas (NUP), “Elkartasunaren perimetro labainkorra” hitzaldiarekin; Txus Pintor Borobia (Naitec-ko zuzendari zientifiko eta teknologikoa), “Mugikortasun jasangarrirantz mugitzen” hitzaldiarekin; Sonia Elizondo Martínez (NUP), “Begirada poetiko bat konputazio afektiboari” hitzaldiarekin; Lucía Martínez Virto (NUP), “Pobreziaren belaunaldiarteko zirkulua: nola konponduko dugu igogailu soziala?” hitzaldiarekin,Stéphanie Reynaud (Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitate kimikaria, polimeroetan espezializatua) eta, azkenik, Ignacio López Goñi (Nafarroako Unibertsitatea), “Mikrobiota: hestea, zure bigarren garuna?” hitzaldiarekin.
Mar González Gizarte Kontseiluko zuzendariak eman dio hasiera ekitaldiari. Bestalde, Joaquín Sevilla Moróder Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedrako zuzendaria aurkezle- eta moderatzaile-lanetan aritu da. Azkenik, Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak eman dio amaiera ekitaldiari. Ekitaldian parte hartuta, ikasleek bi puntu lortzeko aukera zuten “Eman kreditua zure kulturari” programan.