Eduardo Sáenz de Cabezón Irigaray matematikari, Errioxako Unibertsitateko irakasle eta zientzia-dibulgatzaileak “El espejismo de la mayoría” izeneko hitzaldia emanen du ostegunean, urriak 24, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) . “Órbita Laika” TVEko programaren aurkezlearen hitzaldira joan nahi dutenek doako “online” inskripzioa egin behar dute Nafarroako Estatistika Institutuaren (NaStat) webgunean. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Arrosadiko campuseko Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan.
Eduardo Sáenz de Cabezón dibulgatzailea, NUPek Iruñeko Bisitazioko Amen eraikinean antolatutako hitzaldian.
Hitzaldiak hasiera emanen die Matematikaren Irakaskuntzari eta Ikaskuntzari buruzko Nafarroako VIII. Jardunaldiei. Erakunde akademikoko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailak, Nafarroako Estatistika Institutuak (NaStat), Irakasleei laguntzeko Iruñeko Zentroak (ILZ) eta “Tornamira” Nafarroako Matematika Irakasleen Nafar Elkarteak antolatu dute bilera zientifikoa. Estatistikaren Europako Eguna ospatzeko ere balioko du, egun hori urriaren 20an ospatzen baita urtero.
Hitzaldian, Eduardo Sáenz de Cabezón Derivando YouTubeko kanalaren egileak bere ohiko maisutasunarekin lotuko ditu matematikako zenbait gai benetako eta gaurkotasuneko testuinguruetan.