Áurea López Rodríguez, “Huella peregrina en Navarra” izeneko lanarekin, eta Ainhoa Arnaiz Tomé, “La IA no es para burros” lanarekin, izan ziren irabazleak hurrenez hurren arte digitalaren eta mikrokontakizunaren kategorietan, “Artea eta Adimen Artifiziala” lehiaketan. Lehiaketa atzo, osteguna, urriak 17, egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak (NUP) Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan antolatutako Adimen Artifizialaren bigarren Astearen barnean. Ekitaldia NUPek Bisitazioko Amen komentu zaharrean duen egoitzako Ansoleaga Aretoan egin zen. Ehun bat lagun joan ziren ekitaldira, eta Adimen Artifizialeko hainbat teknika probatu zituzten.
Ezkerretik eskuinera: Mikel Galar (Tracasa Katedraren zuzendaria), Javier Casado (2.a mikrokontakizunetan), Áurea López (irabazlea arte digitalean), Manuela Garcíaren ordezkaria (publikoaren saria arte digitalean), Mar González Paredes (Tracasa Instrumentaleko kudeatzailea), Ricardo Otamendi (2.a arte digitalean), Ainhoa Arnaiz (irabazlea mikrokontakizunean) eta Carlos Aranda (Tracasa Katedraren burua).
Bi kategorietako lehenengo postuek 400 euroko diru-saria zuten, eta bi kasuetan bigarren sariak eta publikoaren saria ere eman ziren, 250 eta 150 eurokoak hurrenez hurren. Arte digitalean, Ricardo Otamendi García bigarren postuan sailkatu zen “El camino del futuro” lanarekin. Publikoaren saria, berriz, Manuela García Arturori eman zioten “Caminos de ayer, viajeros del futuro” lanagatik. Mikrokontakizunetan, Javier Casado Mayayok bigarren postua lortu zuen “A pasos agigantados” lanagatik, eta Ainhoa Arnaiz Tomék publikoaren saria lortu zuen “La IA no es para burros” lanagatik. Beraz, Ainhoa Arnaiz irabazlea izan zen bai epaimahaiarentzat bai publikoarentzat.
Lehiaketan 84 lanek hartu zuten parte, 34k arte digitalean eta 50ek mikrokontakizunetan, eta horien artean epaimahaiak hamar finalista aukeratu zituen kategoria bakoitzerako. Publikoak, bestalde, bere lanik gustukoenari eman zion botoa, lan finalisten erakusketa bisitatu ondoren.
Ahotsaren klonaziotik irudien sorkuntzara
Lehiaketako lan finalistak ezagutzeaz gain, ekitaldira joandakoek adimen artifizialeko teknikak probatu eta ikasi zituzten ekitaldiko sei erakustaldien bidez, guztiak ere Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrako kide eta laguntzaileek azalduak. Kasu guztietan, tresna horien ahalmena eta egungo mugak erakutsi ziren.
Zehazki, musika sorkuntzaren erakustaldi bat egin zen erabiltzaileak aukeratutako gai bati buruzko abestiak sortzeko gai den Adimen Artifizial batekin (https://suno.com/). Tresna horien alborapenak ere bazeuden, ikasten dituzten datuak oinarri hartuta, alborapen horiek izaten ahal dituzten Adimen Artifizialeko ereduen erakustaldi bat egin baitzen. Esaterako, irudiaren sorkuntzari buruzko Adimen Artifiziala. Alde horretatik, lanbide jakin batean lanean ari zirenen berri emateko eskatzen zitzaionean, Adimen Artifizialak batez ere genero edo arraza batekoak erakusten zituen.
Erretratuen animaziorako tartea ere egon zen. Horrela, publikoak Adimen Artifizial baten erakustaldia ikusi zuen, pertsona baten lehen planoko irudiari beste bideo batetik hartutako adierazpen-mugimenduak transferitzen dizkiona (https://huggingface.co/spaces/KwaiVGI/LivePortrait). Ahotsaren kasuan, Adimen Artifizialeko tresna bat erakutsi zen bost edo hamar segundo eskaseko grabazio batetik abiatuta klonatzeko (https://huggingface.co/spaces/Plachta/Seed-VC).
Gainera, tresnarik hedatuenetako bat aurkeztu zen, ChatGPT izenekoa, eta aplikazio horri buruz Adimen Artifizial multimodalarekin egindako azken aurrerapenak irakatsi ziren, hots, informazio iturri desberdinak prozesatu eta sortzeko gai dena, hala nola testua, irudiak edo audioa (https://chatgpt.com /).
Azkenik, irudiak sortzeko, erabiltzaileak sartutako testutik abiatuta irudiak sortzeko gai diren zenbait Adimen Artifizial erakutsi ziren (https://www.flux.ai/p).
Adimen Artifizialaren Asteari amaiera emateko, gaur, ostirala, urriak 18, 17:00etatik aitzina, aldi bereko tailer praktiko batzuk eginen dira. Programazio informatikoko ezagupenak dituztenentzat da bat, eta dibulgatiboagoak dira beste batzuk. Adimen Artifizialaren Astearen programa osoa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean dago kontsultatzeko.