Joan eduki nagusira

Osotara bost ikertzailek (bi NUPekoak, bat Naitec-koa eta beste bat Nafarroako Unibertsitatekoa) hartuko dute parte urriaren 22an “Datorren mundua” izeneko hitzaldi laburren zikloaren VII. edizioan. Erakundeko Gizarte Kontseiluak antolatu du. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Nafarroa Arena pabiloian, egun berean ospatzen den NUPeko Enpleguari eta Ekintzailetzari buruzko Topaketaren egoitzan. Saioak unibertsitateko komunitateko kideei eta interesa duen edonori daude zuzenduta, eta aldez aurretik eman behar da izena zikloaren webgunean.

zoom Joan den urtean ospatu zen “Datorren mundua” zikloaren irudi bat.

Joan den urtean ospatu zen “Datorren mundua” zikloaren irudi bat.

Hitzaldiei hasiera emanen diete Javier Vidorreta Salillas NUPeko Gizarte Kontseiluko buruak eta Patricia Fanlo Mateo Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak. Joaquín Sevilla Moróder NUPeko Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Laboral Kutxa Katedrako zuzendaria izanen da aurkezlea eta moderatzailea eta Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak emanen dio amaiera ekitaldiari.

Elkartasuna, pobrezia edo hesteetako mikrobiota, gaietako batzuk

Ikertzaile hauek hartuko dute parte “Datorren mundua” zikloan: Javier Martín Lanas (NUP), “Elkartasunaren perimetro labainkorra” hitzaldiarekin; Txus Pintor Borobia (Naitec-ko zuzendari zientifiko eta teknologikoa), “Mugikortasun jasangarrirantz mugitzen” hitzaldiarekin; Sonia Elizondo Martínez (NUP), “Begirada poetiko bat konputazio afektiboari” hitzaldiarekin; Lucía Martínez Virto (NUP), “Pobreziaren belaunaldiarteko zirkulua: nola konponduko dugu igogailu soziala?” hitzaldiarekin, eta, azkenik, Ignacio López Goñi (Nafarroako Unibertsitatea), “Mikrobiota: hestea, zure bigarren garuna?” hitzaldiarekin.