Joan eduki nagusira

Ikasturte honetan osotara 75 lagun hasi dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Esperientziaren Gelak dituen lau ikasmailetako lehenengoan. Titulu bereki hori 50 urtetik gorakoentzat da, eta Giza eta Gizarte Zientzietako Unibertsitate Zabalpeneko Diploma lortzeko aukera ematen du. 

zoom Esperientziaren Gelako lehen ikasmailako ikasleak NUPeko Arrosadiko campuseko Ikasgelategian.

Esperientziaren Gelako lehen ikasmailako ikasleak NUPeko Arrosadiko campuseko Ikasgelategian.

Esperientziaren Gelak lau ikasturtetan banatutako 120 ECTS kreditu ditu, eta prestakuntza orokorra ematen du giza eta gizarte zientzietan modu malgu eta orekatuan, eta 50 urtetik gorakoen ezaugarriei eta egoera pertsonalei egokituta dago.  Ikasturteak bi seihilekotan banatuta daude, eta haietan hiruna ECTS kredituko bost irakasgai ematen dira. Beraz, ikasturte bakoitzak 30 ETCS kredituko karga du.

Txema Uribe Oyarbide irakasleak zuzentzen du Esperientziaren Gela, eta ikasturte honetan 23 urte betetzen ditu. Denbora-tarte horretan 1.600 lagun inguru prestatu ditu.