Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) unibertsitateko masterreko ikasleei ongietorria egiteko lehen jardunaldia egin zuen atzo. Jardunaldia graduondoko ikasketak 2024-25 ikasturtean hasi dituztenei zuzenduta dago. Atzo 130 lagun inguru joan ziren jardunaldira. Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak ongietorri instituzionala egin zuen, eta unibertsitateko zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen zuten stand batzuk zeuden. Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin zen ekitaldia.
Zehazki, ikasle berriek ezagutu zituzten Liburutegiaren funtzionamendua, NireIkasgelategia plataforma, praktikak, gizarte-ekintzarako eta berdintasunerako zerbitzuak, Unibertsitateko ekintzailetza eta erakundeak kulturaren eta kirolaren arloan eskaintzen dituen aukerak. Foru Komunitateko bizitzari buruzko informazioa ere eman zen Nafarroa Markaren bidez, hots, foru gobernuak aurten abian jarritako posizionamendu-estrategia. Ongietorrian egon ziren ikasleak, masterretako zuzendaritza akademikoko ordezkariak eta Inmaculada Farran Irakaskuntzako errektoreordea eta Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea.
NUPek, 2024-25 ikasturteari begira, Masterreko 42 titulu eskaintzen ditu, eta horietatik 35 sinpleak eta 7 bikoitzak dira. Hezkuntza-ziklo horretako ikasleen % 15 inguru kanpotik etorritakoak dira.