Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lau irakurgai-proposamen egin ditu, eta Arrosadiko campuseko eraikineko zenbait tokitan daude eskuragarri abendura arte. Aukeraketa interes sozial eta kulturaleko gaiak lantzeko diseinatu da, eta unibertsitateko komunitateari eta herritar guztiei zuzenduta dago, hainbat gairi buruzko hausnarketa eta eztabaida sustatzeko. Bilduma horiek “online” eskuratzen ahal dira, eta osasun mentalari, bideojokoei eta sexu-indarkeriari buruzko lanak biltzen dituzte, bai eta nobela eta komikiak ere udazkenerako. 

Hitz egin dezagun osasun mentalaz”  lelopean, aukeraketa honek 35 lan biltzen ditu, ongizate emozionala zenbait ikuspegitatik aztertzen dutenak. Helburua da osasun mentala zaintzearen garrantzia ikusarazteko baliabideak eskaintzea eta gaiari buruzko ezagutza handiagoa sustatzea.  Irakurgaiak Liburutegiko atarian daude.

zoom NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudi bat.

NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudi bat.

Toki horretan bertan “Good Game” izenburuko bilduma dago. Proposamen horrek bideojokoen munduan murgiltzera gonbidatzen gaitu, diziplina anitzeko ikuspegi batetik. Aukeraketak 31 izenburu ditu, eta bideojokoen historia, hezkuntza-aplikazioak, eragin neurozientifikoa eta genero-ikuspegia aztertzen dituzte beste gai batzuen artean. Hori dela eta, bai zaletuei bai bideojokoei buruzko ikuspegi akademikoago baten bila dabiltzanei zuzenduta dago.

Liburutegiko lehen solairuan, “Udazkenerako irakurgaiak” daude. Udazkeneko egunetarako aukeraketa bat da, 45 nobelak eta komikik osatua, eta hainbat literatur generotan murgiltzeko aukera eskaintzen duten istorio ugari biltzen ditu. Proposamenak irakurketa-esperientzia bat eskaini nahi du urte sasoi horretako aisialdi-uneak aberasteko.

Azkenik, “Hitz egin dezagun... sexu-indarkeriaz” proposamenak gizarte-arazo hori ikusaraztea eta horri buruz sentsibilizatzea du helburu, hainbat ikuspegitatik aztertzen duten 41 lanen aukeraketaren bidez. Liburuak eskuragarri daude.