Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP), Nafarroako Gobernuaren eta Ekonomia Sozialeko Nafarroako Enpresen Elkartearen (ANEL) ordezkariak, bai eta Foru Komunitatean eredu ekonomiko hori ordezkatzen duten familien ordezkariak ere izan ziren ostiral honetan NUPek eskaintzen duen Enpresa Kooperatiboen eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Aditua tituluaren IV. edizioaren hasierako ekitaldian. Tituluaren laugarren edizioa da, eta hogei bat ikaslek eginen dute. Horiek guztiak izan ziren NUPeko Sario eraikinean egindako topaketan.

zoom Título cooperativa

Ikasle, hizlari eta parte-hartzaileak NUPek eskaintzen duen Enpresa Kooperatiboen eta Ekonomia Sozialeko Enpresen Zuzendaritzako eta Kudeaketako Aditua tituluaren IV. edizioaren hasierako ekitaldian

Honako hauek hartu zuten parte inaugurazio-ekitaldian: Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea; Rafael Lara González NUPeko katedraduna eta prestakuntzaren zuzendari akademikoa; Ignacio Ugalde Barbería prestakuntzaren koordinatzaile akademikoa eta ANELeko lehendakaria; Sandra Cavero Brújula NUPeko irakaslea eta Ekonomia Sozialeko eta Kooperatibismoko Katedraren zuzendaria; Iñaki Mendioroz Casallo Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia; Mikel Benet Pérez Navarra Capital, Comunicación y RRPP enpresako bazkide eta zuzendari nagusia eta Itziar Jönas Urigüen prestakuntzako III. edizioko ikaslea. 

Tituluak diziplina anitzeko ikuspegia du, alderdi juridikoak, ekonomiko-finantzarioak eta giza baliabideetakoak biltzen baititu. Gainera, bat dator Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren helburuekin.