Joan eduki nagusira

551 lagunek eman zuten izena Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gurasoen Jardunaldietako saioren batean. Jardunaldiak irailaren 24an amaitu ziren, asteartea, eta irailaren 16an hasi ziren. Graduko ikasle berrien familientzat ziren, eta, ohikoa denez, titulazioen araberako eta bide telematikoz emandako informazio-saioak egin ziren.

Errektoretza-taldeko eta eskolako edo fakultateko ordezkariek, zegokionaren arabera, Unibertsitateak eskaintzen dituen instalazio eta zerbitzuei buruzko informazio orokorra eta graduei buruzko informazio zehatzagoa eman zuten.