Joan eduki nagusira

Clara Serra filosofo eta ikertzaileak emanen du Demokrazia Eskolako lehen hitzaldia udazkeneko seihilekoan. Ekitaldirako sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte, eta irailaren 26an izanen da, 19:00etan, NUPek Bisitazioko Amen eraikinean duen egoitzako Ansoleaga aretoan. Honako hau da hitzaldiaren izenburua: “Feminismoa eta baimenaren auzia”.

zoom NUP.

NUP.

Clara Serra Sánchez espainiar filosofo, ikertzaile eta idazlea da, baita politikari ohia ere, feminismoan espezializatua. 2015. eta 2019. urteen artean, Podemoseko diputatua izan zen Madrilgo Biltzarrean eta, gero, 2019an, Más Madridekoa. 2020az geroztik ikertzaile kolaboratzailea da Bartzelonako Unibertsitatean, eta hauek ditu aztergai nagusi: identitateen eraikuntza eta ordezkaritza; maskulinotasunari buruzko ikasketak; eta onespenaren auzia sexu askatasunaren testuinguruan, planteamendu politiko eta filosofiko batetik abiatuta.

Honako hauek dira Demokrazia Eskolako hurrengo hitzaldiak: “Prentsa-askatasuna benetako demokrazietan” (urriaren 17an, David Jiménezen eskutik) eta “Belaunaldien auzia Espainian. Kristalezko belaunalditik OK Boomer-era” (azaroaren 14an, Ana Iris Simónen eskutik).

NUPeko Demokrazia Eskolari buruz

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Demokrazia Eskola, Jorge Urdanoz Ganuza Zuzenbide Saileko irakaslearen zuzendaritzapean, egoera politikoa ulertzeko eta gaurkotasun demokratikoaren barrenaldeak aztertzeko interpretazio-gako funtsezkoetako batzuk Nafarroako herritarrengana hurbiltzeko helburuarekin sortu zen.

Eskolaren helburua da “Demokraziaren eta giza eskubideen garrantzia ikusaraztea, balio horiek ezinbestekoak baitira gizarte aurreratu ororen etorkizunerako”. Iruñeko Udalaren laguntza du ekimenak.