Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) AN Taldearen Katedrak nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta kooperatibismoaren arloetako ikasketa amaierako lan onenei (gradua edo masterra) ematen dizkien urteroko sarien bosgarren ediziorako deia egin du. Oinarriak Unibertsitatearen webgunean daude kontsultatzeko, eta urriaren 15era arte arteko epea dago lanak aurkezteko. 

NUPeko ikasleak aurkez daitezke, betiere ikasketa amaierako lana 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan aurkeztu eta gainditu badute 2022ko urriaren 1etik 2024ko irailaren 30era bitarteko defentsa-deialdietan, eta gutxienez ere bikain edo ohorezko matrikula atera badute. Lehen saria 2.000 eurokoa da, eta bigarrena 1.000 eurokoa.

zoom NUP.

NUP.

NUPen AN Taldearen Katedra

Nafarroako Unibertsitate Publikoko AN Taldearen Katedraren helburua da ezagutza sortzea Ingeniaritza eta Teknologiaren, Oinarrizko Zientzien eta Osasun Zientzien, Zientzia Ekonomikoen eta Juridikoen, eta Gizarte Zientzien arloetan. Horretarako, AN Kooperatiba Taldearen Fundazioak finantzatutako katedra horrek ekintzak egiten ditu nekazaritzaren, nekazaritzako industriaren eta nekazaritzako kooperatibismoaren arloko ikerketak eta jarduerak bultzatzeko, garatzeko eta babesteko.