Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), I-COMMUNITAS Institutuaren eta Aprender-Ikasi Katedraren bidez, ikerketa ikasgeletara eramateko aukerak aztertzeko jardunaldi bat antolatu dute irailaren 20rako, ostirala. Saioa Foru Komunitateko ikastetxeetako zuzendaritza-talde eta irakasleentzat da, eta 9:30etik 14:00etara eginen da Ada Byron aretoan (Arrosadiko campuseko Arteak eraikina). Bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea . Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.
Jardunaldiaren izenburua “Ebidentzia zientifikoetan oinarritutako hezkuntza” da, eta Rocio García Carrión Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak emandako hasierako hitzaldi bat izanen du. Ikertzaileak aztergai izanen du nola laguntzen ahal duen zientziak hezkuntza eta gizarte-ongizatea hobetzen. Ondoren bi mahai-inguru eginen dira: batak oinarri izanen du irakasleen prestakuntza “Ikerketatik ikasgelara” ikastaroaren bidez, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) bultzatua; eta bestea, Ikerketako Batxilergoari buruzkoa da, zeina Nafarroako zenbait ikastetxetan ezartzen ari baitira NUPekin lankidetzan.