Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) udazkeneko seihilekorako eskaintzen dituen kultur jardueretan izena emateko epea ireki du. Jarduera horien artean daude antzerkia, eztabaida, irakurketa eta idazketa, besteak beste. Izena emateko epea jada zabalik dago unibertsitateko komunitateko kideentzat, eta irailaren 16an A3U programan izena emanda daudenentzat eta erakundetik kanpokoentzat irekiko da. Eskaintza osoa, monografiko bakoitzaren azalpenarekin eta prezioekin batera (ikastaro batzuk doakoak badira ere), unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahal da

zoom cursos culturales

Ikasleak, NUPek eskainitako kultur jardueretako batean.

Monografikoak hiru kategoriatan sailkatzen dira: “expresarte” (ezagutu zeure burua eta adierazi barnean duzuna), “actuarte” (parte hartu, abestu, antzeztu) eta “cultivarte” (findu zure gaitasun eta ezagutzak). Ikastaroetako batzuk, hala nola jendaurrean hitz egitea, antzerki taldea, eztabaida gela eta irakurketa kluba, duela urte batzuk hasi ziren, eta beste batzuk berriak dira ikasturte honetan. Ikastaroak astean behin ematen dira abesbatza izan ezik, ikastaro hori astean bitan ematen baita. Ikastaro guztiengatik kredituak aitortzen dira.

Ikastaroen eskaintza osoa

Ikasaro hauek osatzen dute “expresarte” kategoriako eskaintza: “Sormenezko idazkuntza”, Marisol Articaren eskutik (ostegun batean bai, bestean ez, irailetik azarora bitartean) eta “Jendaurrean mintzatzea”, Óscar Orzaizek emana (azaroaren 5etik abenduaren 17ra). Bestalde, ikastaro hauek daude “actuarte” epigrafean: “Antzerki taldea”, Óscar Orzaizena (larunbatetan, irailaren 28tik maiatzaren 17ra), “Iruñeko Orfeoiaren Gazte Abesbatza” (irailaren 20tik maiatzaren 10era) eta “NUPeko Orkestra”, urriaren 8tik maiatzaren 7ra. Hiru jarduera horiek ikasleentzat dira eta izen-ematea doakoa da. 

Nolanahi ere, “cultivarte” epigrafean daude jarduera gehien: “Eztabaida gela” (urriaren 2tik azaroaren 20ra), Miguel Rodríguezek emana; “Osasun Zientzien Fakultateko irakurketa kluba” (irailaren 25etik maiatzaren 28ra), Francisco Javier Bláquezen , Alfonso Arteagaren eta Itziar Mikeleizen eskutik; “NUPeko irakurketa kluba (Arrosadia)”, zenbait asteazkenetan irailetik abendura presentzialki eta urriko, azaroko eta abenduko zenbait ostegunetan “online”, bi ikastaroak Begoña Espozen eskutik; “Demokrazia eskola” (zenbait saio irailaren 26tik urriaren 25era), zeinaren arduraduna Jorge Urdánoz baita eta “Zeinu hizkuntza”, iraileko, urriko, azaroko eta abenduko zenbait egunetan, Sofía de Estebanen eskutik. Hona hemen eskaintzen den azken ikastaroa: “Ibilbideak Nafarroako ondare geologikoan barrena” (urriko eta apirileko zenbait egunetan), Francisco Javier Sanzek emana.

Eman kreditua zure kulturari

Bestalde, gogoan izan NUPek urte osoan zabalik duela “Eman kreditua zure kulturari” programako epea. Programa horrek ikasleei kredituak aitortzen dizkie NUPeko instalazioetan zein NUPetik kanpo egindako kontzertu, antzezlan, ikuskizun, dantza, erakusketa edo hitzaldietara joateagatik. 

Horretarako, ikasleek programan izena eman behar dute, eta, ondoren, pasaporte pertsonal bat jasotzen dute, non erakunde laguntzaileek, beharrezkoa bada, zigilua jartzen baitiete antolatu duten jarduera kulturalera joateagatik. Jarduera bakoitzak puntuazio jakin bat du, eta puntu horiek gutxienez ere 0,5 ECTS kreditu eta gehienez ere ECTS kreditu bat aitortzeko aukera ematen diete ikasleei. Aurreko ikasturtean, 133 ikaslek eman zuten izena programan.