Joan eduki nagusira

Ostiral honetan, irailak 6, 2024-2025 ikasturtearen hasiera-ekitaldia eginen du Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP). Ekitaldia 12:00etan hasiko da Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan, eta Ramón Gonzalo García Unibertsitateko errektorea eta María Chivite Navascués Nafarroako Gobernuko lehendakaria izanen ditu buru. Foru Komunitateko agintari gorenak eta Unibertsitateko komunitateko kideak ere bilduko ditu.

zoom Joan den ikasturteko inaugurazioaren irudi bat.

Joan den ikasturteko inaugurazioaren irudi bat.

Ekitaldiari hasiera emateko, Roldán Jimeno Unibertsitateko idazkari nagusiak aurreko ikasturteko memoria irakurriko du. Jarraian, Cesar Arrese-Igor Sánchez Landare Fisiologiako katedradunak hasierako ikasgaia emanen du: “Sinbiosia: elkarrekin bizitzearen erronkak”.

Gero Ramón Gonzalo errektoreak eta Maria Chivite Navascués Nafarroako Gobernuko lehendakariak hitza hartuko dute, eta azken horrek inauguratuko du ikasturtea. Ekitaldiko interpretazio musikalak ZuraQuartet laukotearen eskutik eta Iruñeko Orfeoiaren Gazteen Abesbatzaren eskutik eginen dira.