Sheila San Pedro Díaz (Iruñea) sartu da notarik altuenarekin Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) graduko lehen ikasmaila irailetik aurrera egiteko matrikulatu diren ikasle guztien artetik. Gazteak 14tik 13,864 puntuko kalifikazioa lortu du —kalifikazio hori kalkulatzeko, Batxilergoko batezbestekoaren % 60 eta USEkoaren % 40 hartzen dira kontuan, behar diren ponderazioak egin ondoren—. Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza eginen du.
Sheila San Pedro Díazek Santa Teresa de Jesús ikastetxean egin zuen Batxilergoa G ereduan (gaztelania hutseko eredua). Batxilergoko bi ikasmailetan, 9,94ko batez besteko nota atera zuen. USEan, 9,75 atera zuen nahitaezko fasean, eta borondatezko fasean, berriz, hamar kalifikazioa Fisikan eta Marrazketa Teknikoan. Batxilergoko nota eta USEko nahitaezko eta borondatezko faseetako notak batu eta ponderazioak egin eta gero,13,864ko azken kalifikazioa erdietsi zuen.
NUPek ongietorria egiteko antolatzen duen egunera etorri da gaztea, beste 2.250 ikasle bezala, gaur, irailaren 2an, astelehena (Arrosadiko campusean, Osasun Zientzienean eta Tuterakoan egin da jardunaldia). Bihar hasiko ditu eskolak, irailaren 3an, asteartea, bere ikaskideekin eta beste ikasmailetakoekin batera.