Joan eduki nagusira

Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsak (NOHDF), zeinaren ikerketa-taldea Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasle eta ikertzaileek osatzen baitute, txosten berri bat argitaratu berri du: “Cartografía e historia de la cautividad bajo el franquismo: Iruñea-Pamplona (1936–1978)”. Ikerketa Funtsaren lan-dokumentuen multzoari dagokio, eta aurretik Nafarroako Memoriaren Institutuarentzat egindako beste batean sakontzen du. Aurreko lanak 1945era arteko aldia hartzen zuen, eta web erakusketa batek eta mapa interaktibo batek osatzen zuten. Argitara eman berri den txostenak dakarren berritasuna da 1978ra arteko aldia hartzen duela, eta horrek Nafarroako hiriburuko gatibutasun politikoaren ikuspegi osoa ematen du 1936ko estatu kolpetik hasi eta Konstituzioa berresteko erreferenduma egin zen urtera arte.

zoom Javier Ciga pintoreak preso zeukatela egin zuen marrazkia (Ciga Fundazioa).

Javier Ciga pintoreak preso zeukatela egin zuen marrazkia (Ciga Fundazioa).

Ikerketa sakon horrek errepresio frankistaren alderdi ilunenetako bat aztertzen du: 1936tik 1978ra bitartean, Iruñean, gatibutasun-gune franko erabili ziren. Txostenak zehazten du nola erabili ziren komisaldegi, atxiloketa-gune inprobisatu eta kontzentrazio-esparruak erregimen frankistaren boterea sendotzeko. Iturri bibliografiko, artxibistiko eta ahozkoen analisiren bidez, ikerketak Iruñean izandako gatibutasunari buruzko ikuspegi oso zehatza ematen du, atxiloketa-guneak eta haien baldintzak agertzen dituzten mapa eta argazkiak barne, bai eta gatibuen bizitza argitzeko lagungarriak diren argitaragabeko dokumentuak ere. 

Informe osoa eta mapa berria kontsultatzeko eta deskargatzeko daude Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentazio Funtsaren web-orrialdean: https://memoria-oroimena.unavarra.es/ 

zoom Iruñeko San Roke kaleko kartzela probintziala, Eusebio Minak 1967an ateratako argazkian (Iruñeko Udal Artxiboa).

Iruñeko San Roke kaleko kartzela probintziala, Eusebio Minak 1967an ateratako argazkian (Iruñeko Udal Artxiboa).