Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialak  irakaskuntza-, ikerketa- eta dibulgazio-gaietan interes komuneko proiektuak garatzeko lankidetzako esparru-akordio bat sinatu dute. Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak eta David Delgado Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko buruak izenpetu dute testua.

Hitzarmenak sorburua du bi erakundeen artean ezagutza eta esperientziak trukatzeko espazioak sustatzeko premian eta aukeran, halako moldez non ikertzaile eta irakasleen ingurunearen eta elkargoko kideek beren jardun profesionala aplikatzen eta garatzen duten antolamendu- eta lan-ingurunearen arteko lankidetza bultzatuko baita. 

zoom Ezkerretik eskuinera: Mercedes Langarica Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko kudeatzailea), David Delgado (Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko burua), Ramón Gonzalo (NUPeko errektorea) eta Alfonso Larráyoz (Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko 2. buruordea).

Ezkerretik eskuinera: Mercedes Langarica Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko kudeatzailea), David Delgado (Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko burua), Ramón Gonzalo (NUPeko errektorea) eta Alfonso Larráyoz (Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialeko 2. buruordea).

Hitzarmenak aurreikusten dituen jardueren artean daude, besteak beste, sektoreko profesionalek beren esperientziak graduko eta masterreko ikasleekin parteka ditzaten ahalbidetzea, praktiken eta ikasketen amaierako lanen tutoretzan kudeaketa laboral eta juridikoko profesionalen lankidetza sustatzea, elkargoko profesionalek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Mentoretza Seniorraren Programan parte har dezaten sustatzea, kudeaketa laboral eta juridikoarekin eta gizarte segurantzakoarekin lotutako prestakuntza dualeko programak garatzen laguntzea eta jakintza-arlo horrekin lotutako mikrokredentzialak garatzen laguntzeko aukerak aztertzea. 

Bestalde, hitzarmenaren xedea da orobat lankidetzan jardutea jakintza-arlo horrekin lotutako prestakuntza osagarria garatzeko, hurbileko ekonomia- eta enpresa-ingurunean kudeaketa laboral eta juridikoaren eta gizarte segurantzakoaren ikuspegi, teknika eta praktikak zabaltzeko eta sustatzeko baterako ekimenak bilatzea, eta, azkenik, dibulgazio- eta sustapen-ekimenak abian jartzea, beste jarduera batzuen artean.  

Segimendu Batzorde Mistoa

Esparru-akordiotik eratorritako hitzarmen espezifiko bakoitzaren koordinazioa, segimendua eta kontrola egiteko batzorde misto paritario bat eratuko da. Nafarroako Unibertsitate Publikoak izendatutako bi lagunek eta Nafarroako Gizarte Graduatuen Elkargo Ofizialak izendatutako beste bik osatuko dute gutxienez batzorde hori.