Joan eduki nagusira

Eloísa Ramírez Vaquerok “Navarra medieval” (Marcial Pons argitaletxea) liburua idatzi du. Egilea Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) katedraduna da, eta I-COMMUNITAS ikerketa-institutuko kidea. Liburuaren helburua da Nafarroako Erdi Aroari buruzko ikuspegi orokor bat aurkeztea.

Eloísa Ramírezek azaltzen duenez, “duela berrogei urte baino gehiago José María Lacarraren monografia argitaratu zenetik —oraindik ere ezinbestekoa, gauzen ikuspegi oso zehatza baitu lan zorrotz horrek—, asko ikertu da Nafarroako Erdi Aroari buruz. Nafarroako Erdi Aroari buruzko tokiko eta nazio mailako ikerketa-proiektu ugari izan dira, eta gaur egun ere bai; eta behin eta berriz dute aztergai nazio mailako eta nazioarteko eztabaidagune, mahai-inguru, biltzar eta mintegietan. Tokiko argitalpenetan ere bai, jakina, baina, batez ere nazio mailan eta nazioartean”, esan du.  

zoom Eloísa Ramírez Vaquero katedraduna liburu berriarekin NUPen.

Eloísa Ramírez Vaquero katedraduna liburu berriarekin NUPen.

“Ez dago gehiago mediebalismoari buruzko inongo eztabaidagune aipagarririk Nafarroako eredurik aintzat hartzen ez duenik. Badaude garai eta auzi batzuk beste batzuek baino arreta handiagoa izan dutenak, baina orokorrean nabarmen egin da aurrera alderdi askotan, bai Erdi Aroko politikaren eta boterearen historia berritzat hartzen den horretan, bai alderdi sozial eta ekonomikoetan, memoriaren eta mentalitateen arloan eta abar. Hori guztia, neurri handi batean, argitalpen zientifikoetan eta dibulgazio handiko batzuetan dago. Nolanahi ere, komenigarria da orobat sintesi bat egitea, lan, hausnarketa, eztabaida eta ikerketen ekarpen multzo hori jasotzeko.  Eta hori egin nahi izan dugu hemen”, laburbildu du.

Irakaskuntzarako materiala eta doktoretza tesiak biltzea 

Bi zirkunstantzien ondorio den lan baten emaitza da liburua. Hala, alde batetik, ideiak eta lehen zirriborroek sorburua izan zuten Eloisa Ramirez Vaqueroren irakaskuntza-jardueran, “Nafarroako Erdi Aroko Historia” irakasgaiaren arduraduna izan baitzen 20 urtez. Irakasgai hori ikasketa-planetatik desagertu zen Europako Unibertsitate Eremua abian jarri zenean. “Iruditzen zitzaidan ez zirela baztertu behar material hura guztia eta urte haietako ikasleekin izandako trukearen esperientzia”, azaldu du katedradunak. Horri gehitu behar zaio Ramirez andreak zuzendutako tesietatik ateratako lana. Tesiak Nafarroako Erdi Aroko munduaren hainbat alderdirekin lotuta zeuden beti.  “Eta beste kide batzuenetatik eratorritako guztia, baita beste testuinguru batzuetan ere”, esan du.

Aipatutako beste zirkunstantzia egilearen uste bat da, zeinaren arabera komenigarria baitzen “sintesi sendo bat Nafarroako Erdi Aroa alditan banatzen duen ikuspegia berraztertzen duena eta eta gai eta arazoei dagokienez proposamen eguneratuago bat eskaintzen diguna.  Beste gauza batzuen artean, galderak berraztertzeko, auziak berrikusteko eta eztabaida berriak hasteko modua da”, esan du.

Eloísa Ramírez Vaquero katedradunaren curriculum laburra

Eloísa Ramírez Vaqueroren irakaskuntza- eta ikerketa-lanek Erdi Aro Betea eta Behe Erdi Aroa dituzte aztergai. Bai tokiko, bai nazio mailako eta nazioarteko ikerketa-programa eta/edo proiektuetan parte hartu du edo parte hartzen ari da. Zenbait lan batzordetako eta zenbait aldizkariren aholkularitza batzordeetako kidea da. Horien artean Lizarrako Erdi Aroko Ikasketen Nazioarteko Asteetakoa.

Haren lan-ildoak, batez ere, honako hauek dira: talde sozialak, mundu hiritarra, errege-ogasuna eta -ondarea, bai eta monarkiaren kudeaketa- eta botere-baliabideen sendotzea ere. Azken urteotan, aztergai izan ditu botere politikoaren historia, haren legitimazioa eta antolaketa, bereziki XII. mendetik XIV. mendera. Nafarroako erresumaren Erdi Aroko historiaren gainerako alderdiekin lotutako beste gai batzuk ere interesatu zaizkio ikerketa akademikoko bilduma, lan eta mahai-inguruetan, bai eta hainbat motatako iturri dokumentalen edizioa ere. Esparru akademikoago batzuekin lotutako zeregin horiez gain, sarritan laguntzen du edonorentzat eta batez ere dibulgatzeko diren banakako eta taldekako bestelako obra eta jarduera batzuetan.