Medikuntza da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) atalase-notarik altuena duen gradua: 13,103 (14tik). Izan ere, gaur argitaratu da, uztailak 16, asteartea, 2024-2025 ikasturtean graduko ikasketak egiteko onartu diren ikasleen lehenbiziko zerrenda. Hurrena, Datuen Zientziako eta Bioteknologiako Gradu Bikoitza da: 13,050.
Atalase-notarik altuena duten bi horien atzetik, badira beste zazpi titulazio hamabi puntu baino gehiago eskatzen dituztenak, eta horien artean hiru gradu bikoitz daude: Gradu Bikoitza Datuen Zientzian eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan (12,810); Gradu Bikoitza Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan eta Ingeniaritza Biomedikoan (12,386); eta Gradu Bikoitza Fisioterapian eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan (12,310).
Hona hemen 12 puntutik gorakoak dituzten graduak: Gradua Ingeniaritza Biomedikoan (12,297); Gradua Bioteknologian (12,213); Gradua Datuen Zientzian (12,164); eta, azkenik, Gradua Erizaintzan (12,006).
Hamar titulaziok gainditu dute 11 puntuko atalase-nota
Beste hamar titulaziok dute hamaika puntu baino gehiagoko atalase-nota: EAZko eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa (11,794); Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren Nazioarteko Programa (11,700); EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa (11,675); EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza (11,582); Haur Hezkuntzako Irakasletzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa (11,525); Haur Hezkuntzako Irakasletzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradua (11,475); EAZko Graduaren Nazioarteko Programa (11,439); Psikologiako Gradua (11,332); Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua (11,316); eta, azkenik, Fisioterapiako Gradua (11,303).
NUPeko graduko titulazioen atalase-noten zerrenda osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.
Onartutako ikasleen lehenbiziko zerrenda argitaratu ondoren, ikasleek uztailaren 17an edo 18an formalizatu behar dute matrikula (eguna titulazioaren arabera), Unibertsitatearen webgunearen bidez. Hor daude azalduak matrikulatzeko eman beharreko pauso guztiak. Bada salbuespen bat: Medikuntzako Gradurako, presentzialki egin behar baita matrikula.