Joan eduki nagusira

2023-2024 ikasturtean beren ikasketen amaierako lana Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Energia Berriztagarrien Katedran egin duten Ingeniaritzako lau masterretako 41 ikaslek diplomak jaso dituzte Arrosadiko campuseko (Iruñea) Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET) egindako ekitaldi batean. Katedra hori lankidetza egonkorrerako eremu bat da, eta Unibertsitatea, sektorean puntakoak diren zenbait enpresa (Ingeteam Power Technology, Siemens Gamesa Renewable Energy, Acciona Generación Renovable, Nordex Energy Spain, Array, EOSOL taldea, IED Electronics eta Nabrawind Technologies) eta CENER (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala) aritzen dira elkarlanean bertan.

Energia Berriztagarrien Katedraren  hamalau urte hauetan, Ingeniaritzako 330 ikaslek egin dituzte beren karrera amaierako proiektuak eta master amaierako lanak lehen aipatutako entitateetan. Entitateek Katedraren jarduerak finantzatu dituzte milioi bat euro baino gehiago jarriz.

zoom Katedraren eta IITIGMETen arduradunak, ikasleak eta enpresetako ordezkariak, diplomak banatu ondoren.

Katedraren eta IITIGMETen arduradunak, ikasleak eta enpresetako ordezkariak, diplomak banatu ondoren.

Diplomak banatzeko ekitaldian Javier Goicoechea Fernández IITIGMETeko zuzendaria, Pablo Sanchis Gúrpide Katedrako zuzendaria, David Astrain Ulibarrena Katedrako zuzendari teknikoa eta Idoia San Martín Biurrun Katedrako idazkari teknikoa izan ziren. Masterretako irakasleak eta enpresa laguntzaileetako ordezkariak ere bertan izan ziren. Diploma jaso zuten ikasleak master hauetakoak dira: Industria Ingeniaritza, Energia Berriztagarriak, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, eta Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionala.

Ikasleen zerrenda

Hauek dira Industria Ingeniaritzako Masterra egin ondoren ikasketa amaierako lana egin duten ikasleak: Marcos Álvarez Echarri, Paúl Arbeloa Larraz, Andrea Aristu Echávarri, Mikel Armendáriz Pascual, Javier Ioar Beaumot Iriarte, Oier Chivite Muñoz, Pablo Cordón Erro, Oihane Corredor Azanza, Eduardo Galdeano García, Ainhoa Huarte Ardanaz, Pedro Ibarra Aranguren, Asier Lalinde Sainz, Asier Legaz Catena, Sergio López Campo, Antonio Martínez Ferrández, Diego Mina Ruiz de Erenchun, Julen Mindeguia Mariezcurrena, Lucas Perujo Pérez, Anne Portillo Ruiz de Larramendi, Xabier Sanado Gallego, Javier Sancho Berenguer, Xabier Tabar Arocena, Borja Velázquez Lafuente eta Unai Vertiz Gaztelumendi. 

Energia Berriztagarrietako Masterrekoak, berriz, hauek: Mikel Arregui Aizpún, Gabriel Cuello Tejero, Andrea del Val Navarro, Josué Alexander Fiscal Cuzco, Mikel Garcés Ruiz, Íñigo Xabier Garmendia Sánchez de Muniáin, Raudel Hernández Gaspar, Alejandro López Olaiz, Carlos Roberto Molina Mamani, Pablo Quiñones Manaut, Martín Sagües González, Elizenia Sánchez Valdés, Juan Suescun Gamboa eta Guillermo Vargas Castillo.

Azkenik, Luis Alberto Hablich Alvarracínek Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Masterrean egin zuen ikasketa amaierako lana, eta Jon Barcos Duránek eta Antonio Sola Figueroak Ingeniaritza Mekaniko Aplikatu eta Konputazionaleko Masterrean.